2018-12-01

MIKEL LABOA 10 URTE ZENDU ZELA

Mikel Laboa Mantzizidor Donostian jaio zen. Euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Bere ohiartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zen. Bernardo Atxaga idazkeak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela.

Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza:

1.Kantu tradizionalen berreskuratzeak.
2.Poeta garaikedeen hitzen musikatzeak.
3.lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak.

Euskal Herritarren artean errespetu eta miresmen itzela du Mikel laboak.

Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen. Aitak Frantzia aldera jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, lekeitiora. Hemen bizi izan zuten Gernikako bonbardeaketa, Laboak hiru urte zituela.

Batxilergoa amaituta, medikuntza ikastea erabaki zuen. Bartzelonan, Neuropsikiatria espezialitatea egitera joan zen. Bartzelanan sortu zuen lehen kanta, Gabriel Arestiren Apur dezagun katea poema musikatuz. 2006ko uztailaren 11n aritu zen azken aldiz jendeaurrean kantari, Zurriola Hondartzan. Donostiako Udalak bakearen alde antolatutako kontzertu hartan, Bob Dylanek ere parte hartu zuen.

Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituela.

TXORIA  TXORI


Resultado de imagen de JOAN BAEZ


Resultado de imagen de mikel laboa + euskadiko orkestra sinfonikoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina