2019-12-19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!

Eguberri on guztioi! Oporrak gogoz hartu, gozatu, indarberritu eta helburu berriak eta hobeak aukeratu urte berrirako. Urte Berri On 2020 !

2019-12-05

GABONAK!

Eguberriak edo Gabonak, Eguberri aurreko egunetik Errege egunera bitarteko egunak dira eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira: Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar, Urteberri-eguna eta Errege-eguna.

Kontsumismoak oparien ohitura bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusia bihurtzeraino.

Eguberrietako ospakizunik zabalduenetarikoak dira oturuntzak (bazkari/otordu handiak, banketeak). Familiak eta adiskideak mahi inguruan biltzen dira. Euskal Herrian, bereziki ospatzen dira Gabonetako afaria, Eguberriko bazkaria, Gabonzaharretako afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Irakurri gehiago...

Kanta ezagun batzuk:
1. Hator Hator (Ainhoa Arteta)
2. Hator Hator (Txirri, Mirri eta Txiribiton)
3. Olentzero piktogramekin
4. Zazpi Supizteko / Letra

5.Elurra mara mara
6.Kas kas atarian



2019-11-29

LAU TEILATU - ITOIZ

Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da. Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hanbait taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.

EITB Maratoiaren "lau teilatu" ekimen berriarekin bideoklip berezi bat sortzea du helburu (herritarrek bidalitako pieza anitzekin).

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA (Abenduak 3)

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango zela ezarri zuten 1995ean Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.

Abenduak 3an ospatzen da munduko bazter askotan Euskararen Nazioarteko Eguna. Hona hemen bitxikeri batzuk:

  • Xabier Frantzisko deunarenekin guztiz lotuta dago. 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko eta hil aurretik azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
  • 1949.urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen.
  • Munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen da Euskararen Eguna...Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen.



2019-11-28

MIKEL LABOA HERIOTZAREN URTEURRENA

Mikel Laboa (1934ko ekainaren 15a/2008ko abenduaren 1a) Euskal abeslaria eta musikagilea izan zen. Bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abanguardia uztartu zituela Mikel Laboak.

XABIER LETE HERIOTZAREN URTEURRENA

Xabier Lete (1994ko apirilaren 5a/Donostia 2010ko abenduaren 4a). Euskal kantagintza Berriko partaide nagusienetarikoa izan zen (Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo...). 1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburua.

2010ean, ohorezko euskaltzaina izendatu zuten.

2019-11-19

URRIAN EGINDAKO IRTEERAK

Aurreko hilabetean 3.zikloko ikasle eta irakasleok Da Vinci eta Bilboko Portua bisitatzeko aukera izan genuen.  Da Vinci-ren erakusketan asmakizun batzuen garrantziaz jabetu ziren. Bestalde, Bilboko Portuan itsasontzi mota desberdinak, merkantzien kudeaketa, energia eolikoa, gaseoduktoak...eta bestelako edukiak ezagutu eta landu genituen.

Oso ondo pasatu genuen!!!



2019-10-31

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 25 "Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna" dela eta, Eusko Jaurlaritzak bere gaitzezpen irmoa adierazten du indarkeria sexistaren adierazpide guztien aurrean, eta bere konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat eraikitzea. 

Guztiz beharrezkoa da gogoratzea emakumeen kontrako indarkeriaren erroa emakume eta gizonen berdintasunaren eza dela, eta beraz, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, berdintasuna landu behar dugula. Horregatik esaten diegu BAI:

  • Indarkeria sexista prebenitzeko beharrezkoak diren berdintasun politikei.
  • Neska mutilek genero estereotipo eta rolek ezarritako mugarik gabe euren bizitza proiektuak garatu ahal izateari.
  • Errespetuan oinarritutako harremanak sustatzeari.
  • Emakumeen ahalduntzeari.
  • Hiritar guztiak eta bereziki gizonak berdintasunarekin inplikatzeari.
  • Berdintasunari.

Txiki-txikitatik, berdintasunean  hezituak izaten bagara etxean zein eskoletan, arazo asko saihestuko ditugu etorkizuenean.



Denok zu! GOAZENEN abestia.


2019-04-05

OLATU BERRIA DATOR - KORRIKA 2019

Garesetik Gasteizera eramango gaitu 21.korrikak 2019an, apirilaren 4an hasi eta 14ra bitartean. Korrikako antolatzaileek klika lema aukeratu du. Klika egitera gonbidatuko gaituzte, aukera bat hartzera, euskararen hautua egitera. Konpromizua eta akzioa hitzak erabili dituzte.

Euskaraldiari hikuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala deitu zaio. Euskaraz aritzeko erronkari eutsi eta unero "klika" egin.

Udaberrian badator milaka herritarren beste olatu bat eta izan dadila klika egitea euskaraz ahalduntzea (Argia aldizkaritik - zenbaki berezia).


2019-04-04

ZIBA (MATE TAILERRA)

Martxoak 14ean ( nazioarteko PI eguna) Bizkaia aretoan 6.mailako ikasle guztiok matematikako tailer batean parte hartu genuen.

Hona hemen gure lanaren bideo txikia:


 

2019-03-27

2019-03-06

GARRAIO PUBLIKOA

Kaixo guztioi!!!

Pasa den astean, LHko 5. mailako ikasleek Udalak antolatutako "Garraio publikoen" irteeran hartu zuten parte.
Interesgarria izan zen!!

2019-02-21

Irakurketa maila ezberdinekoen artean (6. eta 4. mailak)

Arratsaldeon Bilbo!

Pasadan astean, 6.mailako ikasleak eta 4.mailakoak liburutegian batu ginen gure irakurketa hobetzeko nahian, nahiz eta lehenengo saioa izan eta erdi lo egon, gogo onez aritu ginen!!!
Hona hemen argazkiak eta bideo txiki bat:


ANTZERKI LABURRAK

Arratsaldeon!!!!!

6. mailako ikasleok antzezlan txiki batzuk prestatu eta grabatu ditugu . Modu honetan, geroago danon artean, gure akatsak ikusi ondoren, ondo egin duguna eta zertan hobetu behar dugun ikasi dezakegu.


Hona hemen guk asmatutako antzerki laburrak, zuen gustokoak izatea espero dugu!!!!

2019-02-19

SUKALDARITZA TAILERRA



Urtarrilak 31n, LH 5.A ko ikasleek  "Ikasgelako chefa" tailerrean  hartu zuten parte.
Bilbondoraino joan ginen eta han  Tiboli eskolako ikasleek plater goxo-goxoak prestatu zituzten  Basque Culinary Centerreko  bi sukaldarien laguntzaz.
Horretarako, osagaiak erosi zituzten eta erosketak egin ostean, sukaldatze lana hasi zen. Bukatzeko, prestatutakoa bazkalduz.

Primeran pasatu genuen!!




ALDAPAN GORA (HUNTZA) - INAUTERIAK 2019

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz.

2016ko azaroaren Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuen.

Durangoko Azokarako Ertzetaetatik diska atera zuten eta Azokako salduenetakoa izan zen.

2017an Lumak izenarekin bi abestitako EP-a atera zuten eta irabaziak Gipuzkoako haur onkologikoen guraso elkartearentzako (Aspanogi) izan zen.

2018an Lasai Lasai izeneko EP-a aurkeztu ondoren Xilema izeneko diska osoa argitaratu zuten.

2019-02-06

SEVILLAR BAT ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

Manu Bendala Andaluzian jaio zen eta 26 urterekin Euskal Herrira etorri zen eta euskara ikasten hasi zen. Gasteizko euskaltegi batean euskara-irakaslea da gaur egun. Eta bertsolaria ere bada.


2019-02-01

KARTEL PUBLIZITARIOAK

LHko 5. mailako ikasleek, gaztelania ikasgaian, kartel publizitarioak egin dituzte.
Egiten hasi baino lehen, testu mota honen ezaugarriak ezagutu dituzte: irudia, eslogana, logotipoa, testu deskriptiboa...
Azkenik, taldeka honako kartelak sortu dituzte.

Ikusi nahi dituzue.....begira!!!!!











                   
                           

2019-01-21

AGATE DEUNA

Agate Deunaren bezperan, hots, otsailaren 4ko ilunabarrean, adin guztietako pertsonak elkartzen dira martiriaren omenezko kopla ezagunak kantatuz bide, auzo eta baserrietan barna ibilteko. Jatorriz, gaztaroa berresteko eguna izaten zen. Horrela, Arabako zenbait herritan alkateak aginte-makila gazte bati uzten zion. Hala, egun horretan hura izaten zen agintari nagusia. Bezperan, gauez, eskilak alaiki jotzen ziren giro pixka bat sortzeko. Eta gonbidapen on batekin ospatu ahal izateko, gazteek eske bat antolatzen zuten, koplari baten laguntzaz egiten zena. Hori da, hain zuzen, tradizio horretatik geratu zaigun azken arrastoa.


2019-01-17

IRAKURKETA LH6-HH4

Egunon danori!

Gaur goizean LH6ko ikasleak 4 urteko gelera joan gara ipuinak irakurtzera, hona hemen gaurko irudiak eta bideoa.

2019-01-09

Gaztelania (Irratiko Iragarkia)





Hona hemen ikasleek Gaztelania ikasgaian egindako iragarki ezberdinak, animatu zaitez eta entzun  itzazu!