2018-11-26

TALOAK

Taloa, euskal ohiko platera, arto-irinez egindako opila da. XVI. medean Amerikatik etorritako artoaren ereintza hedatu zenetik XX. mendera arte ogi moduan erabili zuten euskal baserrietan. Ohiko lagungarri xumea zen gosarietan, bazkarietan eta afarietan. Esne-zopetan jaten zen, edo gaztekin, azukrearekin, sagar-kermarekin edo intxaur-saltsarekin batera.



2018-11-16

EUSKARALDIRAKO BIDEOAK

Euskaraldia, gizarteari proposatzen diogun ariketa soziala da, ohiturak aldatzeko ariketa, arnas luzea eskatzen duena. Errotzea eskatzen du. Ez da dieta egitea, elikadura ohiturak aldatzea baizik (Elena Laka: Euskaltzaleen Topaguneko Lehendakaria).


Euskaraldia, entrenamendua da, erabileran eragin nahi badugu magia bidez ez dugu lortuko. Bigarren hizkuntza erabiltzeko entrenamendua behar da (Miren Dobaran: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea).

BIDEOAK:

Ahobizi, belarriprest! Dantza

Euskaraldiaren abestiaren koreografia osoa!

Euskaraldia

Euskaraldia, zer, nor, non, noiz eta nola!

Euskaraldia Ikastetxeak

2018-11-15

EUSKARALDIA (Azaroaren 23tik abenduaren 3ra)

Euskaraldia, 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan batera bideratuko den ekimena da eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu.

Hamaika lagunek osatzen dute Euskaraldiaren lehen hamaikagoa. Euskal Herriko lehen hamaikakoa  osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman dute.